Ekonomia -

hiri-adierazleak

Getxo da EAEko udalerri aberatsena

Guztira, 12 euskal udalerri daude Espainiako 50 aberatsenen artean; esaterako, Donostia, Gasteiz, Arrasate edo Zarautz.

Areeta eta Bizkaia Zubia Portugaletetik ikusita. Argazkia: Gonzalo Elorza
Areeta eta Bizkaia Zubia Portugaletetik ikusita
Areeta eta Bizkaia Zubia Portugaletetik ikusita. Argazkia: Gonzalo Elorza

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamabi euskal udalerri daude Espainiako 50 aberatsenen artean, eta Getxo da EAEko aberatsenen artean lehena. Atzetik, Donostia eta Gasteiz daude, Estatistika Institutu Nazionalaren datuen arabera.

20.000 biztanle baino gehiagoko 405 udalerri aztertu dituzte Espainian, EBko hiri nagusien bizi-baldintzen inguruko informazioa bereganatzeko proiektu baten harira.

Espainiako per capita errenta handiena Pozuelo de Alarconek (25.957 euro) dauka; atzetik, Boadilla del Monte (19.702 euro) eta Madrilgo Las Rozas (19.340) daude.

Getxo, berriz, Espainiako seigarrena eta EAEko lehena da, 18.599 eurorekin, 2016ko datuen arabera. Atzetik, Donostia eta Gasteiz daude, 10. eta 11. postuetan, 17.203 eta 16.848 eurorekin, hain zuzen.

Arrasate (Gipuzkoa) 13. postuan dago, 16.385 eurorekin; eta 18.ean, Zarautz (15.456); 23an, Durango (15.145), eta 24.ean, Eibar (15.101).

Bilbo (14.870 euro) 25. postuan dago, eta, atzetik, Leioa (14.575) eta Galdakao (14.532) ditu.

Hernani, berriz, 39.ean dago, 13.451 eurorekin, eta Portugalete, 46.ean, 13.216 eurorekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostia Galdakao Getxo Portugalete Bizkaia Gipuzkoa Araba Eibar Hernani Euskal Autonomia Erkidegoa Zarautz Ekonomia Gasteiz Leioa Durango