Ekonomia -
Lan-gatazka
Sei greba egun abiatu dituzte Bilboko Udaleko 010 zerbitzuan
Ekainaren 3an, 4an, 10ean, 11an, 17an eta 18an egingo dituzte lanuzteak. Udalarekin eta enpresarekin hitzarmen berria negoziatu nahi dute, arreta zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.
Agentziak | Erredakzioa
Bilboko Udalean 010 arreta zerbitzua eskaintzen duten langileek sei greba egun deitu dituzte, gaurtik aurrera, lan-baldintzak hobetzea eskatzeko. ELA eta LAB sindikatuek jakitera eman dutenez, langileek "aldarrikapenekin jarraitzen dute", Udalak eta enpresak negoziatu nahi ez dutela ikusita.
010 arreta zerbitzuko langileek Lanalden S.A. enpresaren bidez eskaintzen dute zerbitzua. Lanuzteak maiatzean hasi zituzten, baina azpikontratatutako enpresak eta Udalak "lan-gatazka konpontzeko borondaterik erakusten ez dutenez", sei greba egun gehiago deitu dituzte ekainerako. Horrela, lanuzteak egingo dituzte ekainaren 3an, 4an, 10ean, 11n, 17an eta 18an.
Sindikatuek azaldu dutenez, opor egunak hartzeko antolakuntzan hobekuntzak eskatzen dituzte langileek, soldata igoerak eta zerbitzu hobea eskaini ahal izateko langile bat gehiago kontratatzea. Alabaina, maiatzean egindako lau greba egunetan, "ez Bilboko Udalak ezta enpresak ere", ez dutela akordio bat lortzeko bilerarik egin nahi izan adierazi dute.
Horrenbestez, ekainean sei greba egun gehiago egitea erabaki dute, Udalak eta enpresak "lan-gatazka konpontzeko borondaterik erakusten ez dutela ikusita". Gainera, langileek mobilizazioak egingo dituzte gaur eta bihar Bizkaiko hiriburuan, euren eskaeren berri emateko.