Ekonomia -

EPAIA

Epaitegi batek lan-istripu gisa onartu du aldagelan gertatutako lunbalgia bat

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Gurutzetako ospitale batean 2017ko abuztuan erizain laguntzaile bati aldagelan, lan-txandan hasi aurretik, gertatutakoari egiten dio erreferentzia.

Gurutzetako ospitalea, kanpotik. ETBren bideo batetik ateratako irudia
Gurutzetako ospitalea, kanpotik
Gurutzetako ospitalea, kanpotik. ETBren bideo batetik ateratako irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Justizia Auzitegi Nagusiak lan-istriputzat jo du Gurutzetako ospitalerako erizain laguntzaile batek aldagelan, lan-txanda hasi aurretik, jasan zuen lunbalgia. CCOO Euskadik ohar bidez jakinarazi duenez.

Epaiak 2017ko abuztuaren 16an Gurutzetako ospitaleko langile bati gertaturikoari egiten dio erreferentzia. Egun hartan, erizain laguntzaileak lunbalgia bat izan zuen ospitaleko aldagelan, bere lan-txanda hasi baino ordu erdi lehenago. Mina sentitu zuen unean, lanerako arropa janzten ari omen zen, zehazki, galtzerdiak jartzen.

Lunbalgiaren ondorioz, langilea gaixoaldian egon zen abuztuaren 16tik irailaren 26ra bitartean. Tarte hori lan istripu gisa aintzatetsi behar dela ebatzi du epaitegiak, ez gaixotasun arrunt bezala.

Ebazpen judizialean jasotzen denez, aldagela lanerako prestatzeko ezinbesteko tokia da uniformea janztea beharrezkoa den neurrian.

Epailearen esanetan, lunbalgiak "harreman zuzena" du bere lanarekin. Azaldu duenez, "Nahikoa da kausa harreman bat egotea, lana patologiaren eragile nagusia, hurbilekoa edo bakarra ez izanda ere". 

Alfonso Rios CCOO Euskadi sindikatuko ordezkariak Mutualiaren jarrera gaitzetsi du, une oro, bere erantzukizuna saihesten eta gaixoaldiaren dagokion dirua ez ordaintzen aritu dela iritzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Albisteak Osakidetza Azken ordukoa Bizkaia Lana Epaiketak Ekonomia 2024 Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Abokatuak Euskal sindikatuak Gurutzetako ospitalea CCOO albisteak