Ekonomia -

2011ko lehenengo hiruhilekoan

Ia bost milioi langabe daude Espainian

EAEn % 7,48 hazi zen langabezia tasa 2011ko urtarriletik martxora eta Nafarroan langabeziaren hazkundea % 16,76koa izan da epe horretan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Langabe kopurua ia bost milioira (4.910.000) iritsi zen martxoabukaeran Espainian, izan ere, urteko lehen hiru hilabeteetan 213.500langabe gehiago zenbatu dituzte eta langabezia-tasa % 21,29ra iritsi da.

EspainiakoEstatistika Institutuak zabaldu duen Biztanleria Aktiboaren Inkestarenarabera, 1997ko bigarren hiruhilekotik eman den tasa altuena da etaestatistika egiten dutenetik, 1976tik, egon den langabe kopuru handiena.

Etxeko guztiak langabezian dituzten etxebizitza kopurua 1.386.000ra iritsi da, 58.000ko hazkundearekin.

Gobernuak erreformekin jarraituko du

Jose Manuel Campa Ekonomiaren Estatu idazkariak esan du Gobernuak eta agente sozialek “erreforma” prozesuan jarraitu behar dutela lanpostuen sorrera bizkortzeko, langabeziaren datuak “historikoki” ere “altuak” direlako.

Hori dela eta, agente sozialek negoziazio kolektiboaren erreformari heltzea “oinarrizkoa” dela azpimarratu du, horrek lanpostuak berreskuratzen lagunduko duelako.

EAEko eta Nafarroako datuak

Langabezia % 7,48 hazi zen EAEn 2011ko lehenengo hiru hilabeteetaneta % 16,76 Nafarroan, Espainiako Estatistika Institutuak zabaldu duenBiztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.

123.500 langabe zeuden Araba, Bizkai eta Gipuzkoan apirilean eta tasa % 11,61era igo zen.

Nafarroan,berriz, 41.700 langabe zenbatu zituzten apirila baino lehen eta tasa %13,4koa da. Espainia mailan, Nafarroan hazi zen gehien langabezia urtekolehenengo hiru hilabeteetan.

Eusko Jaurlaritzaren Lan Saileko iturriek azaldu dutenez, langabeziaren datuek agerian uzten dute ez dela lanposturik suntsitu, iaz baino jende gehiago ari dela lanean, alegia.

Hori dela eta, langabezia-tasaren gorakada "lan bila hasi diren pertsona gehiago" daudelako izan dela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea