Ekonomia -

EAEko Administrazioa

8.204 lagunek eman dute izena Administrazioko lan-poltsetarako hautatze-prozesuan

Guztira, bost lan-poltsa osatuko dira: Mendeko Saila, Laguntzaile Teknikoak eta Goi-mailako Eskumeneko hiru poltsa. Probak uztaileko lehenengo asteburuan izango dira.

LEP baten irudia, Barakaldoko BECen. EiTB
LEP baten irudia, Barakaldoko BECen
LEP baten irudia, Barakaldoko BECen. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

8.204 lagunek izena eman dute Euskadiko Administrazio Orokorreko bost lan-poltsetarako hautaketa-prozesuan parte hartzeko. Gehienek (5.486) Mendekoen Sailean eman dute izena.

Guztira, bost lan-poltsa osatuko dira: Mendeko Saila (5.486), Laguntzaile Teknikoen Saila (informatikariak, 286 eskari), eta Goi-mailako Eskumeneko Saila (sistemak eta informazio-teknologiarekin lotutakoa, 941 eskari; Zuzenbidearekin lotutakoa, 820 eskari; Ekonomiarekin lotutakoa, 671 eskari).

Eusko Jaurlaritzak aurreikusi duenez, lehenengo probak uztaileko lehenengo asteburuan izango dira, eta lan-poltsak osatuta geratuko dira irailaren amaierarako.

Hautaketa-prozesua IVAP Administrazio Publikorako Euskal Institutuak kudeatuko du, eta horren webgunean xehetasun guztiak jakinarazi dituzte. Gainera, informazioa eskura jarri dute IVAPek Gasteizen, Bilbon, Donostian eta Oñatin dituen bulegoetan.

Eusko Jaurlaritzak "enplegu publikoarekiko duen konpromisoari eutsita" osatuko dituzte lan-poltsa horiek, "kalitatezko zerbitzu publikoaren irautea bermatuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan Eskaintzak