Ekonomia -
Balore Merkatua
CNMVk bertan behera utzi du Tubos Reunidosen kotizazioa eteteko erabakia
Konpainia erreskatatzeko bankuekin akordioa adostu duela jakinarazi du Tubos Reunidosek.
Agentziak
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bertan behera utzi Tubos Reunidosen kotizazioari astearte goizean ezarritako geraldia.
Izan ere, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalak bertan behera utzi du Tubos Reunidosen kotizazioa "kautelaz eta berehala", "enpresari eragiten dion informazio garrantzitsu bat zabaltzen zuten bitartean" eta burtsara zein ordutan itzuliko zen zehaztu barik.
Burtsa zabaldu aurretik utzi dute bertan behera kotizazioa. Ordubetera, Tubos Reunidosek konpainia erreskatatzeko bankuekin akordioa adostu duela jakinarazi du; taldeak 351 milioi euroko zorra dauka, eta bankuekin adostutako finantzaketari esker, egonkortasuna eta malgutasuna lortu du datozen urteetarako.
EAEko enpresaren akzio bakoitzeko balioa 0,2950 eurokoa zen goizean, atzo lortutakoa baino % 26 gehiago, hain zuzen.
Aurreakordioa
Enpresa siderurgikoak taldearen azpiegitura hobetzeko zein "hazkunde helburuak indartzeko" finantziazioaren bila ari zirela jakinarazi zuen 2018ko irailean .
2018an, 34,4 milioi euro galdu zituen Tubos Reunidosek, 2017an baino % 6 gehiago. Aurtengo lehen hiruhilekoan, berriz, galerak 13,3 milioikoak ziren, eta irabaziak, ordea, 4,7 milioikoak; hala ere, "susperraldirako aukera onak" ematen direla azaldu zuten konpainiako arduradunek.
Orain, aurreakordioa sinatu eta agiriak formalizatu behar dituzte alderdi biek, enpresak eta bankuak.