Ekonomia -

BIZKAIA

ABB multinazionalak 59 langileren kaleratzea iragarri du Trapagaranen eta Kordoban

Bizkaiko lantegian langileen batzarra egingo dute ostiral honetan, eta sindikatuek mobilizazio egutegi bat aurkeztuko diete beharginei.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trapagarango eta Kordobako lantegietan 59 langile kaleratzeko asmoa agertu die ABB multinazionaleko zuzendaritzak sindikatuei, ESK sindikatuak jakinarazi duenez. Zehazki, kaleratze kolektibo bat proposatzen du.

Bizkaiko lantegian, langileen batzarra egingo dute ostiral honetan eta sindikatuek epe laburrera begirako mobilizazio egutegia aurkeztuko diete beharginei. Gainera, ABB enpresako langileek Bizkaiko metalgintzan hilaren 20 eta 21erako deituta dauden lanuzteekin bat egingo dute.

ESK sindikatuaren esanetan, berregituraketa horren atzean ABB multinazionalak Estatuan duen negozioaren zati bat Hitachiri saldu izana dago. "Dirudienez, garbiketa egin nahi dute Hitachik erabateko kontrola hartu aurretik. Trapagarango lantegiaren kasuan, transformadoreen ekoizpenaz arduratzen den zatia izango litzateke kaltetuena.

Bestalde, lanpostuak suntsitzeko lan-erregulazioko espedienteari begira, zuzendaritzak bilera batera deitu ditu sindikatuak hilaren 21erako Madrilen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia Bizkaiko albisteak Murrizketak albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa EEE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Trapagaran albisteak Albisteak Sindikatuak Espainian Euskal enpresak azken ordukoa ESK sindikatua gaur