Ekonomia -

Confebask

Eduardo Zubiaurre izango da Confebaskeko presidente berria

Patronalak uztailaren 18an Bilbon egingo duen batzar orokorrean onartuko dute Zubiaurreren izendapena.

Eduardo Zubiaurre. ETBko bideo batetik hartutako irudi batean
Eduardo Zubiaurre artxiboko irudi batean.
Eduardo Zubiaurre. ETBko bideo batetik hartutako irudi batean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Zubiaurre enpresari gipuzkoarra izango da Confebaskeko presidente berria Roberto Larrañagaren lekua hartuta.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronalak txandakatu egiten dira Confebaskeko presidentetzan, eta oraingoa Adegiri tokatzen zitzaion kargu hori hartzea.

Patronalaren zuzendaritzak aho batez erabaki du asteazken honetan egindako bileran Eduardo Zubiaurre proposatzea Confebaskeko presidente kargurako hautagai gisa. Proposamena uztailaren 18an berretsiko dute, patronalak Bilbon egingo duen batzar orokorrean.

Zubiaurre Eibarren jaio zen 1962an, eta Ekonomia eta Enpresa Zientzietako ikasketak egin zituen.

Bere ibilbide profesionala Andersen Consulting konpainian abiatu zuen eta ondoren familiaren JAZ-Zubiaurre enpresa pasatu zen. Egun, zuzendari kudeatzaile lanetan ari da.  

Adegiko presidentea izan zen 2006tik 2012ra bitartean. EAJren udal batzarreko presidentea ere izan zen Eibarren.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Confebask Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak