Ekonomia -

Negoziazio kolektiboa

Zapatero sindikatuetako eta patronaleko buruekin bilduko da gaur

Bilera ostegun arratsaldean egingo dute Moncloako Jauregian, "negoziazio kolektiboaren erreformari azken bultzada emateko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea Ignacio Fernandez Toxo CCOO sindikatuko idazkari nagusiarekin, Candido Mendez UGTko idazkari nagusiarekin eta Juan Rosell Espainiako Enpresaburuen Elkarteen Konfederazioko presidentearekin bilduko da ostegun honetan “negoziazio kolektiboaren erreforman aurrera egiteko”, Gobernutik Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Bilera Moncloako Jauregian izango da, ostegun arratsaldean, eta, bertan, sindikatu bi horietako idazkari nagusiak eta Espainiako patronaleko zuzendaria izango dira.

Fernando Lezcano CCOOko bozeramailearen hitzetan, baliteke hilaren bukaerarako akordioa itxita egotea.

Ildo horretan, Lezcano baikor agertu da, eta soldaten garapena hurrengo negoziazio baterako utziko dutela adierazi du; hori dela eta, ez die Rosellek atzo egindako adierazpenei erantzun.

Atzo Rosellek esan zuenenez, "zaharkitua" dago soldaten igoera inflazioarekin parekatzea, eta produktibitatearekin “erabat” lotu behar direla azpimarratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea