Ekonomia -

Hazkunde aurreikuspenak

Brusela: 'Espainiak ez ditu defizita jaisteko helburuak beteko'

Olli Rehnen hitzetan, Espainiako Gobernuak EBri agindutako helburuak betetzea beharrezkoa da krisiaren azken herrien taldetik aldentzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Batzordearen hitzetan, Espainiaren hazkundea % 0,8 izango da 2011n, Gobernuaren aurreikuspenen azpitik. Ildo horretan, defizitari aurre egiteko nahiko ez dela izango iragarri du Bruselak.

Olli Rehn Ekonomia eta Diru Gaietarako komisarioaren hitzetan, Europako Batzordearen eta Espainiako Gobernuaren arteko aurreksupenen ezberdintasunak ez dira oso garrantzitsuak; izan ere, Rehnen esanetan, ez dira "ondorio zorrotzegiak" atera behar. Hala ere, Espainiak bere helburua bete "behar" dituela azpimarratu du, Grezia, Irlanda eta Portugal herrien egoeratik aldentzeko.

Europako Batzordearen aurreikuspen ekonomikoen arabera, Europar Batasunak % 1,8 gora egingo du 2011n, Euroguneak baino bi hamarren gehiago.

Dena den, 2012n laganbezia-tasa oso gutxi jaitsiko da, eta % 9,7n kokatuko da Eurogunean.

Halaber, estatu bakoitzeko hazkundean "ezberdintasun nabarmenak" izango direla aurreikusi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea