Ekonomia -

LANGABEZIA

2.367 langabe gehiago zenbatu dituzte uztailean Hego Euskal Herrian

EAEn 1.741 pertsona gehiago daude lan bila, eta 626 gehiago Nafarroan, ekaineko datuekin alderatuta.

Bi langile eraikuntzan lanean. Domeinu publikoko irudia (CC0 lizentzia duen argazkia)
Bi langile eraikuntzan lanean
Bi langile eraikuntzan lanean. Domeinu publikoko irudia (CC0 lizentzia duen argazkia)

AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko enplegu zerbitzu publikoek 2.367 langabe gehiago zenbatu dituzte uztailean, ekaineko datuekin alderatuta, Espainiako Gobernuk gaur jakinarazi dituen azken datuen arabera. Guztira, 144.086 langabe zeuden Hego Euskal Herrian uztailean.

Zehatz-mehatz, 1.741 pertsona gehiago (% 1,56) daude lan bila Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), ekaineko datuekin alderatuta. Urtebetean, hau da 2018ko uztailetik, 7.973 pertsona gehiago daude langabezian (% 6,59).

Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian 989 langabe gehiago izan dira uztailean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta ( % 1,55), 234 pertsona gehiago Araban ( % 1,26) eta 518 pertsona gehiago (% 1,80) Gipuzkoan.

Urte arteko datuei erreparatuta, 5.053 pertsonak topatu dute lana Bizkaian, 2.211 pertsonak Gipuzkoan eta 709 pertsonak Araban.

Nafarroari dagokionez, 626 langabe gehiago (% 2) daude, eta guztira 31.002 pertsona daude lanik gabe. Azken urtebetean, langabeziak % 4,81 egin du behera (1.567 langabe gutxiago).

Espainiako datuei dagokienez, 4.253 langabe gutxiago izan dira uztailean, aurreko hilabeteko datuekin alderatuta. Hala ere, 2008tik uztailean izandako beherakadarik txikiena da. Guztira, 3.011.433 langabe zenbatu zituzten Espainian uztailean. Azken urtean 123.588 pertsonak topatu dute lana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Langabezia 2024 Bizkaia Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa Araba EAE albisteak Lana albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak