Ekonomia -
Enplegua
Behargin desgaituek zuzendutako hotela zabalduko du ONCEk Bilbon
47 langile izango ditu eta horietatik 33 desgaitasuna duten pertsonak izango dira. Antza, hotela datorren urtean zabalik izango da.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak (ONCE) hotel bat zabalduko du EAEn enplegurako zentro berezi gisa, % 70 behargin desgaituak izango baitira, Rafael Ledesma ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko presidenteak astearte honetan jakinarazi duenez.
"Hotelak lau izan izango ditu; Bilbo erdigunean egongo da eta ez da Ilunion Hotela, eraikin berria egingo baitute eta 2020an zabalik izatea espero dugu", esan du Ledesmak.
Eraikitze-lanak jada hasi direla eta hotela izango dituen 47 langileetatik 33 desgaituak izango direla azaldu du.
Hala ere, Ledesmak ez du argitu non kokatuko den; bai, ordea, Bilbon izango dela.