Ekonomia -
'Erabilera esklusiboko" hitza
Unzalu 'gustura' Europak 'txakoli' hitzarekin hartu duen erabakiarekin
Pilar Unzalu Nekazaritza eta Arrantza sailburua "gustura" agertu da Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak "txakoli" hitza "erabilera esklusibokoa" dela esan ostean.
Erredakzioa
Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburua "gustura" agertu da gaur Europar Batasuneko Auzitegi Orokorrak "chacolí", "txakolina" eta "txakoli" hitzen erabilera, Araba, Bizkaia eta Getariako Batzar Erregulatzaileen "eskubide esklusiboa" direla esan ostean.
"Pauso garrantzitsu bat da eta agerian uzten du beti arauen arabera jokatu behar dela, araudiak dioen tramite guztiak betez, horiek baitira babes legala ematen digutenak, bai gure herrialdean eta baita inguruko erkidegoetan eta nazioartean ere", azaldu du Pilar Unzalu sailburuak komunikatu baten bitartez.
Behin eta berriro esan du txakolinaren arazoa bideratzen ari dela pixkanaka eta azpimarratu du arauak betetzea dela sektoreari "joko-arau egonkorrak" emateko bermea.