Ekonomia -
EBeko Auzitegi Orokorra
Europak baztertu egin du 'txakoli' EBko marka gisa erregistratzea
Luxenburgeko epaitegiak ordea, jatorri izendapenaren eskubidea aitortzen die Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari.
Erredakzioa
"Txakoli" Europar Batasuneko marka izateko baimenik ez diote eman Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiari. 2008an Europara egindako eskariaren ondorioz dator Europar batasuneko Auzitegiaren ebazpena.
Epaiaren arabera, "txakoli" hitza ezin da marka bezala erregistratu, ardo mota bat delako eta beraz jatorri geografikoa ez dela garrantzitsua. Luxenburgeko epaitegiak ordea, jatorri izendapenaren eskubidea aitortzen die hiru lurraldeei.
Barne Merkatuaren Bateratze Bulegoari (OAMI) eman dio arrazoia epaiak, dagoeneko, aldez aurretik ukatu egin zuen "txakoli" hitzaren "monopolizazioa marka indibidual zein kolektibo bat erabiliz". Epaiak dionez, ardo mota hau ekoizten dituzten enpresa guztiek erabili ditzakete "txakoli" hitza.
Dena den, Europar Batasuneko Auzitegiak argi utzi du "marka erregistratzearen ukapenarekin, ez duela deuseztatzen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoak jatorri izendapenaren eskubidea kentzen".
Era honetan Burgosen egindakoa izan edo Getarian, berdin dio. Biak hala biak onartzen ditu Europak "txakolin" izenarekin.
Horrek esan nahi du ekoizpena, promozioa eta salmenta ere onartzen dela erkidegotik kanpo. Europatik datorren ebazpen hau aztertzeko asmoa du Jaurlaritzat.