Ekonomia -

Epaia

Kutxak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurkako helegitea jarriko du

Kutxak 21,5 milioi euro ordaindu beharko dizkio Gipuzkoako Ogasunari. Kutxak argitu du "oraingoan, beste guztietan bezala, beren kudeaketa finantzarioa erabat gardena" izan dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Ogasunari 21,5 milioi euro ordaintzera behartzen duen epaiaren aurkako helegitea jarriko duela iragarri du gaur Kutxak; EAEko Auzitegi Nagusiaren arabera, Kutxak "legeari iruzur egin zion”, Repsolen duen partaidetza kudeatzen.

Kutxak “argi eta garbi” ukatu du "legeari iruzur egin izana", agiri batean, eta EAEko Auzitegi Nagusiaren aurka helegitea aurkeztu zuenean 21,5 milioi euroak ordaindu zituela gaineratu du; hortaz, ebazpen judizial horrek "ez du baliorik diru-sartzeei dagokienez".

Ildo horretan, epaiaren aurkako kasazio-errekurtsoa aurkeztuko duela iragarri du Kutxak, EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiak "kasazio-errekurtsoa" aurkezteko aukerarik ez duela zehaztu arren.

Halaber, Kutxak argitu du "oraingoan, beste guztietan bezala, beren kudeaketa finantzarioa erabat gardena" izan dela.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epaia

Euskal Autonomia ErkidegokoJustizia Auzitegi Nagusiak Gipuzkoako Foru Aldundiaren tesia ziurtatudu gaur kaleratutako epaian. Horren arabera, Kutxak "legeari iruzuregin zion" egitura ekonomiko formala ez zuen erakunde baten bidezdeklaratuta Repsolen partizipazioak erosi ondoren ordaindu beharrekozergak. Erakunde horrek Repinves izena zuen, eta Caixarekin eta CaixaCatalunyarekin batera sortu zuten.

Epaiaren arabera, auzitegiakjasotako datuek "agerian jarri" dute "Repinves S. A. erakundearenhelburua Kutxaren kasuan zerga onura lortzea zela".

Epaiarenarabera, auzitegiak jasotako datuek "agerian" jarri dutenez, "RepinvesS. A. erakundearen helburua Kutxaren kasuan zerga onura lortzea zen".

Are gehiago, hiru entitateen arteko akordioak "onura fiskalak baino ez dizkio ekarri" Kutxari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea