Itxi

2019/08/12

18:34

Ekonomia

AIREPORTUAK

Bilboko Aireportuak hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu du lehen aldiz

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Hondarribian (% 9), Iruñean (% 16,3) eta Forondan (% 51) ere igo da bidaiarien kopurua.

  • Loiuko aireportua

    Loiuko aireportua. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bidaiarien kopuruak gora egiten jarraitzen du Bilboko Aireportuan, eta % 8,5 igo da uztailean, 603.139 bidaiari izan baititu. Ondorioz, Bizkaiko aireportuak hileko 600.000 bidaiariko marka gainditu ditu historian lehen aldiz.

Urteko lehen zazpi hilabeteen balantzeak % 9ko igoera izan du bidaiarien kopuruari dagokionez, 3.378.284 bidaiarik erabili baitute aireportua joan-etorrietarako.
Operazio kopuruari dagokionez, % 4,5 joan-etorri gehiago izan dira, uztailean 4.930 izan baitira (iaz 30.241 joan-etorri izan ziren urte osoan).

Hondarribiaren kasuan, guztira 186.332 bidaiarik erabili dute Donostiako Aireportua 2019ko lehen zazpi hilabeteetan. Hortaz, iazko datuekin alderatuz, % 9,1 igo da bertan bidaiarien kopurua. Uztailean 32.933 bidaiarik erabili dute Gipuzkoako aireportua, aurreko urteko hilabete berean baino % 14,1 gehiagok.

Bestalde, Iruñeko Aireportuak % 16,3ko igoerarekin itxi du uztaila, 25.047 bidaiari zenbatu baitituzte.

Aenako datuen arabera, urtea hasi zenetik 139.236 bidaiari hartu ditu, aurreko urteko epe berean baino % 12,6 gehiago.

Forondako aireportuak 17.565 bidaiari izan ditu uztailean, % 51 gehiago

Forondako aireportuak (Gasteiz) 17.565 bidaiari izan ditu uztailean, % 51 gehiago, iazko datuekin alderatuz gero.

Urtarriletik uztailera bitartean 100.067 bidaiarik erabili dute Gasteizko Aireportua, iaz baino % 22,3 gehiagok.

Operazioei dagokienez, 1.130 lurreratze eta aireratze zenbatu dira uztailean, % 38,3 gehiago.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;