Ekonomia -

LAN GATAZKAK

200 tren bertan behera utziko ditu gaur Renfek, LKNren lanuzteak direla eta

Sindikatuak aldizkako lanuzteak deitu ditu gaurko eta iganderako. Bi lanuzte horiek lau ordukoak izango dira: 12:00etatik 16:00etara, eta 20:00etatik 24:00etara.

Renfe konpainiako trena. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.
Renfe konpainiako trena.
Renfe konpainiako trena. ETBko bideo batetik ateratako argazkia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Itzulera operazioko' 200 tren bertan behera utziko ditu ostiral honetan Renfek, Lanaren Konfederakunde Nagusiak (LKN) deitutako aldizkako lanuzteak direla eta.

Gainera, iganderako ere lanuztea deitu dute, eta aurreikusitakoaren arabera, guztira, 360 trenetan izango du eragina grebak.

Bi lanuzte horiek lau ordukoak izango dira: 12:00etatik 16:00etara, eta 20:00etatik 24:00etara.

Enpresak langile gehiago kontratatzea da greba horien helburua. Era berean, astean egiten duten lanaldiaren murrizketa betetzeko "ezintasuna" salatu nahi dute. Astean zehar 37,5 ordu egiteko, egunero 17 minutu gutxiago egitea adostu du enpresak, egunez egun jaiegunak pilatu ordean.

Lanuzteak direla eta, zerbitzu minimoak ezarri ditu Espainiako Sustapen Ministerioak. AVE eta Abiadura Handiko ohiko trenetan, % 78ko zerbitzuak izango dira; Distantzia Ertainekoetan, aldiz, % 65koak.

Bertan behera utzi dituzten 360 trenetatik, 118 AVE eta Distantzia Luzekoak izango dira; beste 242 trenak, berriz, Distantzia Ertainekoak.

Ostiralean, AVEko eta Distantzia Luzeko 60 tren eta Distantzia Ertaineko beste 128 tren bertan behera utziko dituzte, 188 guztira; igandean, bestalde, AVEko eta Distantzia Luzeko 58 tren eta Distantzia Ertaineko beste 114.

Bidaiariak beste trenetan jartzeko, tren-txartelak itzultzeko edo horien joan-itzulera datak aldatzeko ahaleginak egingo ditu Renfek.

Renfe Aldirietako zerbitzuari dagokionez, % 50ko zerbitzu minimoak izango dira; Merkantzia-trenetan, berriz, % 34koak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak gaur Espainia bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Renfe azken ordukoa Lan gatazkak azken ordukoa Garraio publikoa