Ekonomia -

Bilbo

Pentsiodunek asteazkenean Sabin Etxean egin behar zuten protesta, bertan behera

Izan ere, azkenean Madrilen izango da Pedro Sanchezek eta EAJk egin behar duten bilera, eta jarduneko presidentea ez da Bilbon izango.

Pentsiodunen protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Pentsiodunen protesta, Bilbon. Argazkia: Efe
Pentsiodunen protesta, Bilbon. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak bertan behera utzi du asteazken honetan Bilboko Sabin Etxean egin behar zuen elkarretaratzea, izan ere, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidentea azkenean ez da bertan izango, EAJrekin egingo duen bilera Madrilen izango baita.

Pentsiodunek bilera eskatu zioten Sanchezi duela hamar egun, eta erantzunaren zain daude oraindik, kolektiboak jakitera eman duenez.

Hala eta guztiz ere, pentsiodunek iragarri dute mobilizatzen jarraituko dutela, PSOEk, EAJk eta gainerako alderdiek duela 20 hilabetetik egiten dituzten mobilizazioetan plazaratzen dituzten aldarrikapenak eta proposatzen dituzten neurriak bere egin arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Bilboko azken albisteak Pedro Sánchez bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak 2024