Ekonomia -
Lanuztea
Normaltasuna nagusi, Metro Bilbaoko lanuzteetan
Enpresaren hitzetan, lanuzteek langileen % 40k jarraitu dituzte. UGT sindikatuaren arabera, ordea, langileen % 90k jarraitu dute.
Erredakzioa
Normaltasuna izan da nagusi asteazken honetan Metro Bilbaoko lanuzteetan.
Enpresaren datuen arabera, ohiko zerbitzuaren % 61,97 eskaini da, eta lanuzteek langileen % 40k jarraitu dituzte. UGT sindikatuaren arabera, ordea, langileen % 90k jarraitu dute.
Lanuzteek langileen % 40,32ri (177 langile) eragin die. Lanuztearen eragina handiagoa izan arratsaldez.
Hala ere, UGT sindikatuko ordezkarien hitzetan, Metro Bilbaoko lanuztean langileen % 90k parte hartu dute; ildo horretan, deialdi "arrakastatsutzat" jo dute lanuztea.
Sindikatuen esanetan, lan-hitzarmena betetzeko eta taldearen akordioak betetzeko eskatzen diote enpresari.