Ekonomia -

Porrota

22.000 langile dituen Thomas Cook bidaia-agentziak porrot egin du

Une honetan, 600.000 turista ditu oporretan, mundu osoan; 19 milioi bezero zituen. Agentzia britainiarra munduko zaharrena zen: 1841ean sortu zuten.

Thomas Cookek, une honetan, 600.000 turista ditu oporretan, mundu osoan. Argazkia: EFE.
Thomas Cookek, une honetan, 600.000 turista ditu oporretan, mundu osoan. Argazkia: EFE.
Thomas Cook agentziaren porrotak 600.000 pertsona salduta utzi ditu

5:11

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Thomas Cook bidaia-agentziak porrot egin du, astelehen honetan jakitera eman dutenez. Agentziak (munduko zaharrena) 22.000 langile zituen (9.000, Erresuma Batuan), eta 19 milioi bezero, 16 herrialdetan. Une honetan, 600.000 turista ditu oporretan mundu osoan, eta, hortaz, gobernuek eta aseguru-etxeak operazio handia koordinatu beharko dute. Kaltetuetako 150.000 britainiarrak dira.

Peter Frankhauser presidente exekutiboak esan du benetan deitoratzen duela enpresak itxi behar izatea, baina konpainiak ezin izan du lortu bere mailegu-emaileen erreskate-paketerik.

Erresuma Batuko Abiazio Zibilaren Aginteak zehaztu du Thomas Cookek lan egiteari utzi diola. Ondorioz, Gobernuarekin batera arituko da hurrengo bi asteotan, porrot horren ondorioz kaltetutako milaka bezero britainiarrak etxera bueltan eramateko.

"Barkamena eskatu nahiko nieke gure bezeroei, langileei, hornitzaileei eta bazkideei; hainbat urtetan, babes handia eman izan digute", azaldu du Frankhauserrek, asteleheneko lehen orduan, agiri baten bidez. "Neuretzat eta Batzako gainerako kideentzat atsekabe handia izan da arrakastarik ez izatea".

Erresuma Batuko Gobernuak eta Abiazio Zibilaren Aginteak ziurtatu dutenez, saihetsezina zen, Thomas Cooken egoera aztertuta, enpresaren hegaldiren bat ez uztea bertan behera. "Thomas Cookek lan egiteari utzi dio; hortaz, haren hegaldi guztiak bertan behera geldituko dira", esan dute.

1841ean sortu zuten

Erresuma Batuko enpresarik zaharrenetakoa zen Thomas Cook; izan ere, 1841ean sortu zuten. Hasiera batean, tokian tokiko tren-txangoak eskaintzen zituen, eta gero, bi mundu-gerrak igarotakoan, turismo alorrean aitzindaria izan zen.

1.700 milioi libera esterlinako zorra zuen Thomas Cookek. Interneteko lehiak kalte handia egin dio, eta Europan iaz izandako bero-olatuak ere eragin zion enpresari: bezero askok azken orduan atzeratu zituzten erreserbak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Erresuma Batua bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Bidaia albisteak 2024