Ekonomia -

Kalifikazio agentzia

Standard and Poors agentziak bikain baxu (AA-) bat jarri dio EAEren ekonomiari

Gainera, "Euskadiren autonomia fiskal handiak estres agertoki posible baten aurrean" erkidegoa sendoago egiten duela azpimarratu du agentziaren txostenak.

Bi behargin lanean, lantegi batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Bi behargin lanean, lantegi batean.
Bi behargin lanean, lantegi batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Standard and Poors (S&P) agentziak Euskadiren kalifikazioa igotzea erabaki du. Horrela, bikain baxu (AA-) bat ezarri dio, bi puntu Espainiako Estatuaren gainetik.

Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Sailak larunbat honetan azaldu duenez, "Euskadiren autonomia fiskal handiak estres agertoki posible baten aurrean" erkidegoa sendoago egiten duen osagaia dela azpimarratu du agentziaren txostenak.

Era berean, Eusko Jaurlaritzaren superabit egoera "oso positibotzat" jo du agentziak, baita zorraren murrizketa etengabea eta kontu publikoen "likidezia sendoa" ere.

Standard and Poorsen hitzetan, Kontzertu Ekonomikoa diru-sarrerak Euskadiko erakunde ezberdinen artean banatzeko tresna "oso baliotsua" da.

Azkenik, EAEko ekonomia "onbideraturik" dagoela nabarmendu du agentziak. Espainiako ekonomiarekin alderatuta, Euskadiren lehiakortasun handiagoa eta izaera esportatzailea goraipatu du S&Pk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kontzertu Ekonomikoa Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak