Ekonomia -

Infekzio bakteria, pepinoetan

Baliteke Espainiak kalte-ordaina eskatzea ganora gabeko salaketengatik

Baliteke astero 200 milioi euroko galerak izatea Alemanian sortutako toxikazioen ostean. Errusiak Espainiako eta Alemaniako barazkien inportazioa debekatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Clara Aguilera Andaluziako Nekazaritza eta Arrantza kontseilariarenhitzetan, Andaluziako barazkien eta fruten laborantza sektoreaneragindako kaltea "kalkulaezina eta konponezina" da, pepinoen inguruanizandako espekulazioen ostean.

Fruta eta Barazki EkoizleenElkarteen Espainiako Federazioaren esanetan, baliteke astero 200 milioieuroko galerak izatea Alemanian sortutako toxikazioen ostean.

Hori dela eta, baliteke Espainiak kalte-ordaina eskatzea "ganora gabeko salaketak egin izanagatik".

Ildo horretan, Diego Lopez Garrido Espainiako Estatu idazkariak Espainian esan du "balitekeela EBri kalte-ordainen bat eskatzea. Hori da aztertzen ari garena orain".

Blokeoa, Espainiako produktuei

Errusiak Espainiako eta Alemaniako barazkien inportazioa debekatu du, gaurtik hasita. Agintariek Espainiatik ekarritako pepino batzuei egotzitako hesteetako infekzioen kasuak izan dira Alemanian.

"Egoera aldatzen ez bada, Europako barazki guztien inportazioa debekatuko dugu", esan dio Guennadi Onistxenko Errusiako Osasun arduradunak Interfax albiste agentziari.

Alemaniako agintarien hitzetan, 14 lagun hil eta 1.200 kaltetu dira hesteetako bakteriaren ondorioz.

Dena den, Europako Batzordearen esanetan, ez da Espainiako produktuen blokeo orokorrik egin behar. Errusiaz gain, Austria, Belgika eta Txekiar Errepublika ere Espainiako zenbait produktu merkatutik kentzen hasi dira, EBko aditu batek jakinarazi duenez.

Malaga eta Almeriako nekazaritza-ustiategi bitako produktuak kontrolatzeko Espainiak hartutako neurrietan konfiantza daukala esan du Bruselak. Alemaniaren ustez, bi ustiategi horietan dago infekzioaren jatorria.

Danimarka, Austria, Txekiar Errepublika eta Belgika Espainiatik etorritako pepinoak eta beste barazki batzuk merkatutik kentzen hasi dira, hesteetako infekzioen beldur direlako.

EBren ustez, nahikoa da bi ustiategi horietako produktuak blokeatzea, infekzioaren jatorria zehazteko datu fidagarriak izan arte.

Ildo horretan, Pia Ahrenkilde EBko bozeramailearen hitzetan, Batzordeak ez du "gomendio zehatzik" kontsumitzaileentzat eta estatu kideentzat; oraingoz, Elikagaien eta Pentsuen gaineko Alerta Azkarreko Sistema abian jarri dutela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea