Ekonomia -

Alokairuaren merkatua

Alokairuen batez besteko errenta hipoteka kuota baino garestiagoa da EAEn

Batez besteko errenta 651 eurokoa izan zen 2018an, eta hipoteka, aldiz, 611 eurokoa.

Bilbon, batez besteko alokairua 724 eurokoa da. Argazkia: Maria Jesus Auzmendi
Bilbon, batez besteko alokairua 724 eurokoa da. Argazkia: Maria Jesus Auzmendi
Bilbon, batez besteko alokairua 724 eurokoa da. Argazkia: Maria Jesus Auzmendi

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEko etxebizitza libreen alokairua batez beste 651 eurokoa izan zen iaz, hau da, aurreko urtean baino % 4 garestiago, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak jakinarazi duenez.

Jaurlaritzak Alokairu Merkatuaren Estatistika adierazlea sortu du. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuaren esanetan, adierazle berria “sinesgarria da eta gaurkotuago dago” alokairu merkatuaren egoera ezagutzeko. Izan ere, etxebizitzen jabeek ordaindutako bermeak hartzen dira oinarri, agentzien prezioak erabili beharrean.

Horrenbestez, adierazle berriaren arabera, EAEko alokairuen kuota, batez beste, 651 eurokoa izan zen iaz. Hipoteken kuota, berriz, batez beste, 611 eurokoa da. Hau da, kuota hutsa kontuan hartuta eta alboko zergak eta gainerako gastuak kontuan hartu gabe, alokairua hipoteka baino garestiagoa da.

EAEko hiri garestiena Donostia da (859 euro hilean), eta Getxo (828 euro), Zarautz (750), Leioa (739) eta Bilbo (724) daude zerrendan jarraian. Gasteizen, errenta, batez beste, 593 eurokoa da.

Arriolak azaldu duenez, errenta oso ezberdina da herriaren biztanle-kopuruaren arabera. Horrela, batez besteko errenta 726 eurokoa da 100.000 bizilagunetik gora dituzten herrietan.

40.000-100.000 biztanleko herrietan, 655 eurokoa da, eta 2.500 biztanletik beherakoetan, aldiz, 485 eurokoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak