Itxi

2019/10/08

14:41

Ekonomia

Martxotik aurrera

Forondak Gasteizetik Malagarako asteroko hiru hegaldi eskainiko ditu 2020tik

Agentziak | Erredakzioa

Ryanair aire-konpainiak eskainiko du, martxotik. Helmuga berri honek Tenerifeko aireportu batena ordezkatuko du.

  • Ryanair konpainiako hegazkin bat, Forondan. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

    Ryanair konpainiako hegazkin bat, Forondan. EiTBren bideo batetik hartutako argazkia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Forondako Aireportuak, 2020ko martxotik, Gasteizetik Malagarako asteroko hiru hegaldi eskainiko ditu. Helmuga berri honek Tenerifeko aireportu batena ordezkatuko du; izan ere, Tenerifeko hegoaldean Ryanair aire-konpainiak jarduteari utziko dio.

Irlandar enpresak astearte honetan eman du jakitera datorren urteari begirako bere hegaldi-programazioa. Horrek udako 17 zerbitzu berri aurreikusten ditu, bai eta 3 lotura berri ere; besteak beste, aipatutako Gasteizetik Malagarakoa. Hala zabaldu du konpainiak, ohar bidez.

Forondako ibilbide berri hau Ryanairrek Gasteizetik dagoeneko eskaintzen dituenei gehituko zaio; hain zuzen ere, Sevillarako, Palmarako, Milanerako eta Koloniarako hegaldiak eskaintzen ditu egun.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;