Ekonomia -

Gasteiz

Auzitegiak arrazoia eman dio amiantoagatik hil zen langile baten alargunari

2017an hil zen Cablenorreko langilea, eta auzitegiak kalte-ordaina agindu du bere alargunarentzat.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko auzitegi batek Cablenorreko langile baten heriotza amiantoak eragin zuela ebatzi du, mesotelioma pleurala amiantoarekin lan egiteagatik izan zuela, alegia.

Asviamie amiantoaren euskal biktimen elkarteak jakitera eman duenez, langilearen alargunari arrazoia eman dio epaitegiak. 2017an hil zen langilea urtebete lehenago atzeman zioten mesotelioma pleuralaren ondorioz.

Elkarte horren arabera, epaitegiak ebatzi du langilearen heriotza gaixotasun profesional batek eragin duela, eta alargunaren pentsioa horren araberakoa izan beharko dela, 2017ko atzeraeraginez.

Beharginak 1966tik 1997ra egin zuen lan Cablenorren, uralita teilatuak konpontzen, besteak beste, eta amiantozko adreiluak erabili ohi zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak