Ekonomia -

Pentsioak

Pentsiodunek protestak indartuko dituzte, promesekin 'nekatuta'

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak iragarri dituzte azaroaren 16rako, elkarretaratzeak parlamentuetan abenduan, eta mobilizazio “orokorra” urtarrilean.

Pentsiodunen protes, Madrilen. Argazkia: EiTB
Pentsiodunen protes, Madrilen. Argazkia: EiTB
Pentsiodunen protes, Madrilen. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduaren arabera, "nekatuta gaude gure aldarrikapenen erantzunen zain egoteaz, promesen garaia amaitu da". Hori dela eta, protesten maila "kalitate eta kantitate aldetik handitzea" proposatu dute.

Bilboko udaletxeko atariko eskaileretan dozenaka pentsiodunek egindako agerraldian, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako mugimenduen ordezkariek hartu dute hitza, eta datozen hiru hilabeteetarako aurreikusi dituzten mobilizazio nagusien berri eman dute: azaroaren 16an, manifestazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan; abenduan, elkarretaratzeak Eusko Legebiltzarraren eta Nafarroako Parlamentuaren aurrean; eta urtarrilean, "herritarren mobilizazio orokorra".

Gogorarazi dutenez, aurki 22 hilabete beteko dira 2018ko urtarrilean astelehenero protesta egitea erabaki zutenetik, eta astero 13.000 pertsonatik gora elkartzen dira 100 puntutan.

Horien hitzetan, Pedro Sanchez Espainiako jarduneko presidenteak "lan eta pentsio erreformak bertan behera uzteko eta pentsioak igotzeko aukera du", baina ez du egin nahi. Halaber, Iñigo Urkullu lehendakariari leporatu diote "bi urtetan agendan toki bat ez aurkitzea gurekin elkartzeko", eta Nafarroako Gobernuari, "pentsiodunek inolako lehentasunik ez izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Iruñea gaur Iñigo Urkullu Lehendakaria Albisteak Nafarroa Eusko Legebiltzarra bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentua Pentsioak 2024