Ekonomia -

Bilboko taxilariak

Bilboko Udala taxiak geolokalizatzea aztertzen ari da, zerbitzu falta saihesteko

Udalak, hiriko taxi-elkarteekin adostu nahi du neurria, eta, horretarako, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, unean-unean Bilbon zenbat taxi eskuragarri dauden jakin nahi du.

Bilboko taxi bat. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
Bilboko taxi bat. EiTBko bideo batetik hartutako irudia
Bilboko taxi bat. EiTBko bideo batetik hartutako irudia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon eskuragarri dauden taxiak geolokalizatzeko sistema bat martxan jartzea aztertzen ari da Udala, eskaera handia dagoenean, herritarrei erantzun egokia eman ahal izateko. Izan ere, hirian ekitaldi jendetsuak daudenean, edota euria egiten duenean, ohi baino taxi gehiago eskatzen dira.

Ildo horretatik, egun libreak dituzten taxilariei egun horietan ere lan egiteko aukera ematea aztertzen ari da Udala, azken egunetan hirian eman den eskaintzaren "defizit puntuala saihesteko asmoz". Udalak, hiriko taxi-elkarteekin adostu nahi du neurria, eta, horretarako, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, unean-unean Bilbon zenbat taxi eskuragarri dauden jakin nahi du: "Eskaintza eta eskaera hobea egiten laguntzea da helburua”.

Hala iragarri du Alfonso Gil Bilboko alkateorde eta Mugikortasuneko eta Iraunkortasuneko zinegotziak hiriko taxien elkarteekin bildu ondoren, azken asteotan herritarren eskaera guztiak erantzuteko eskaintza nahikorik ez izan ostean.

BIDEOA | Gero eta kexa gehiago itxaronaldi luze eta taxien faltagatik Bilbon:

Gero eta kexa gehiago itxaronaldi luze eta taxien faltagatik Bilbon
Gero eta kexa gehiago itxaronaldi luze eta taxien faltagatik Bilbon
Gero eta kexa gehiago itxaronaldi luze eta taxien faltagatik Bilbon

1:17

"Hirian egon ahal izan diren unean uneko arazoen aurrean irtenbideak jarri behar ditugula jakitun gara. Eskaintza eta eskaria bat etor daitezen neurriak hartuko ditugu, azken asteotan bezala, eskaintzarekin asebete gabeko eskaera handiak izan ez ditzagun” azaldu du Gilek.

Taxilarien elkarteek esan dutenez, egunero 155 taxilarik ez dute lanik egiten Bilbon, eta, ondorioz, ohi baino eskaera handiagoa dagoenean, libre dauden taxilarien erdiak zerbitzua indartzeko aukera aztertzen ari dira. Horrela, "eskaera ondo baino hobeto erantzungo litzateke".

Aurreikusitako geolokalizazio-sistemari esker, Bilboko Udalak jakin ahal izango luke zenbat taxi dauden erabilgarri eta ea mugitzen ari diren edo geralekuetan aparkatuta dauden. Horrek, unean-unean nahikoa taxi dagoen zehazten lagunduko luke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Ekonomia Bilbo erdialdeko sarbidea Eguneko albisteak Albisteak Garraio komuna gaur Taxiak