Ekonomia -
Erreakzioak
Laguntzak berreskuratzeko eskatu die Bruselak EAEko agintariei
"Epaiak baieztatu egin du Batzordeak duela 10 urte erabakitakoa, hau da, 'opor fiskalak' legez kanpokoak zirela, eta horrekin gustura gaude", esan du Europako Lehiakortasun bozeramaileak.
Erredakzioa
Europako Batzordeak gustura hartu du Luxembourgeko Justizia Auzitegiak hartutako erabakia; hots, 1993ko euskal ''opor fiskalen'' babesean emandako laguntzak legez kanpokoak direla. Hori dela eta, laguntza horiek berreskuratzeko eskatu die EAEko agintariei.
"Epaiak baieztatu egin du Batzordeak duela 10 urte erabakitakoa, hau da, ''opor fiskalak'' legez kanpokoak zirela, eta horrekin gustura gaude", esan du Amelia Torres Europako Lehiakortasun bozeramaileak.
"EAEko agintariek erabakia errespetatuko dutela espero dugu", azpimarratu du bozeramaileak. Hala ere, ez du oraindik berreskuratu gabe daude legez kanpoko laguntzen zenbatekorik eman.