Ekonomia -

Lan-gatazka

Gipuzkoako egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek greba hasiko dute gaur

Urtarrilaren 10era arte egongo dira greban eta dagoeneko 180 eguneko lanuzteak egingo dituzte sektorean.

Urtarrilaren 10era arte iraungo du grebak. ETBren bideo batetik ateratako argazkia
Langile batek adineko bati arreta ematen dio egoitza batean
ELAk beste hilabeteko grebal deitu du Gipuzkoako adinekoen egoitzetan

1:12

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELAk ordezkatutako adineko pertsonen egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek ostegun honetan hasiko dute beste greba hilabete bat, urtarrilaren 10era arte hain zuzen. Deitutako grebarekin 180 eguneko lanuzteak egingo dituzte sektorean. Zentzu horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren "hipokrisia" kritikatu dute; izan ere, esan dutenez, "ez zaizkie interesatzen ez emakume langileak, ez familiak ezta erabiltzaileak ere".

Donostian emandako prentsaurrekoan, sektorearen "hobekuntzagatik azken ondorioetara arte borrokatzeko" prest agertu dira, eta Foru Aldundiaren "hipokrisia" salatu dute; izan ere, Diputazioaren arduradunei "martxoaren 8an ahoa betetzen zaie hutsak direla erakusten duten hitzez".

"Une erabakigarrietan, prekarietatea sustatzen dute sektore feminizatu batean, 6.000 euroko soldata-arrakala baitu sektore maskulinizatuekin alderatuta", kritikatu dute, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren "arduragabekeria" gaitzetsi dute.

Hala, kritikatu dute foru arduradunak ez direla PRECOn egiten diren bileretara joaten, edo "Eusko Jaurlaritzak deitzen dienean", eta ez dutela "gatazkako aldeekin harremanetan jartzeko ahaleginik txikiena ere egiten". "Zergatik ez dira bileretara joaten ezkutatzeko ezer ez badute?", galdetzen dute.

"Sindikatuen % 90etik gora baztertzen duen eta sektoreko lan-baldintza gogorretan hobekuntza bakar bat ere ez duen akordio bat finantzatzeaz harro daude", esan dute. Akordio horrek "ekonomikoki 2017 eta 2018 urteetarako erosteko ahalmena galtzea dakar, eta, bitartean, Maite Peñak, Markel Olanok eta konpainiak beren soldata % 13tik oso gora igoko dute", adierazi dute.

Negoziazio mahaia

Sindikatuak urtarrilaren 10erako deitutako negoziazio mahaian eseriko ote diren galdetuta, Txomin Lasa ELAko ordezkariak gogorarazi du 2017ko urtarrilean eseri zirela eta 2018ko urrian altxatu zirela. "Erdibidekoen artean gertatu dena da ez patronalek ez Aldundiak ez dutela inolako borondaterik erakutsi akordio bat lortzeko", zehaztu du.

"Bi baldintzarekin altxatu gara; 2017rako eta 2018rako soldatei buruz hitz egiten den egunean eseriko gara, negoziazioak urte horiei loturiko eduki ekonomikoa izatean, eta, gainera, sektoreko hitzarmenaren eta enpresen sinadurak izan behar ditu", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa ELA Grebak gaur Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Lan gatazkak gaur Gipuzkoako Foru Aldundia azken orduko albisteak