Ekonomia -

Eusko Legebiltzarrean

Alderdiek, PPk izan ezik, Glovo, Deliveroo eta Uberren jokabideak gaitzetsi dituzte

Ebazpen bat onartu dute autonomo faltsuen erabilera "iruzurgilea" salatzeko eta ikuskapen handiagoa eskatzeko.

Glovoren banatzaile bat. Argazkia: EiTB
Glovoren banatzaile bat. Argazkia: EiTB
Glovoren banatzaile bat. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarreko alderdi politiko guztiek, PPk izan ezik, gaitzetsi egin dute Glovok, Deliverook eta Uberrek azpiegitura birtualak erabiltzea tresna "iruzurgileen" bitartez langileen baldintzak "prekarizatzeko". Horregatik, gezurrezko autonomoen erabilera bezalako praktiken aurkako ikuskapenak eta kontrolak indartzeko eskatu dute.

EH Bilduk proposatutako eztabaidan, koalizio abertzaleak, EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk adostutako testua onartu dute.

Alderdi guztiek babestu dute ebazpena, PPk izan ezik. Abstentzioa eman du, uste baitu "zelaiari ateak" jartzea dela eta, azken batean, kontsumitzaileei dagokiela zerbitzu horietara jo nahi duten ala ez erabakitzea.

Parlamentuak salatu du konpainia horiek langileak autonomo izatera behartzen dituela, baina "benetan", enpresaren eta langileen harreman juridikoak "lan harremanarenak diren ezaugarriak" dituela.

Langile horien egoera "prekarizatzeko" helburuarekin egiten dutela uste dute, eta "lan alorreko betebeharrak saihesteko".

Horren aurrean, Legebiltzarrak "gezurrezko autonomoen" kasuei jarraipen "berezia" egitea eskatu dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailari, Lan Ikuskaritzaren eta foru ogasunekin elkarlanean.

Bestalde, EAEn negozio eredu horrek duen "hedapenari" buruzko ikerketa egiteko, eta eremu horretan diharduten enpresak, sektoreak eta langileak identifikatzeko eskatu dio Legebiltzarrak Lan Harremanen Kontseiluari.

Gainera, banaketa plataforma digitalen jarduerak duen eragin negatiboaz gazteak ohartarazteko kanpaina bat egitea galdegin diote Jaurlaritzari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Legebiltzarra Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Lana berriak Iruzurrak berriak Ekonomia Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak Albisteak Turismo Ibilgailu Txoferdunak