Ekonomia -
Kontseilu Nazionala
'Gizarte inklusiboago bat' lortzeko eskola publikoa aldarrikatu du Steilasek
Bestalde, urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra babestu du sindikatuak. Deialdi "arrakastatsua izateko tresna guztiak" jartzea erabaki du Kontseilu Nazionalak.
Agentzia | Erredakzioa
"Gizarte inklusiboago bat lortzeko eskola publikoak egindako lana" aldarrikatu du Steilas sindikatuak Gasteizen. Bestalde, urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra babestu du sindikatuak.
Kontseilu Nazionala bildu du sindikatuak larunbat goizean, Gasteizko Goiuri jauregian.
Euskadiko hezkuntza esparru ezberdinetan negoziazio kolektiboaren egoera nabarmendu dute jardunaldian zehar, baita hura bultzatzeko hartu beharreko neurriak aztertu ere. Era berean, Nafarroako hezkuntza publikoaren egoera aztertu dute.
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak 2020ko urtarrilaren 30erako deitu duen greba orokorra bigarren eztabaidagaia izan da. Steilas Gutuneko kidea da, eta deialdiarekin bat egin du. Deialdi "arrakastatsua izateko tresna guztiak" jartzea erabaki du Kontseilu Nazionalak.
Kontseilu Nazionala amaitu ondoren, sindikatuko kideek elkarretaratzea egin dute Aihotz plazan, "gizarte inklusiboago bat lortzeko eskola publikoak egindako lana" aldarrikatzeko.