Ekonomia -

Pentsioak

Espainiako Gobernuaren asmoak jakin gabe U30eko greba deitzea kritikatu du CCOOk

Unai Sordo idazkari nagusiaren arabera, badirudi PSOEk eta Unidas Podemosek "Gizarte Segurantzaren lege orokorrean pentsioen balioa handitzea" jasoko dutela.

Bilboko pentsiodunen protesta. Argazkia: Efe
Bilboko pentsiodunen protesta. Argazkia: Efe
Bilboko pentsiodunen protesta. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unai Sordo CCOO sindikatuaren idazkari nagusiak uste du "harrigarria" dela ELAk, LABek, pentsiodunen elkarteek eta beste talde batzuek Hego Euskal Herrian greba orokorra deitzea urtarrilaren 30erako balizko Gobernu berriak pentsioen inguruan hartu nahi dituen neurriak jakin gabe.

Sordok Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "nahikoa harrigarria da" gobernu berria osatu eta "hogei bat egunera" pentsioen aldeko greba orokorra deitzea gobernuaren "programa jakin gabe", eta badirudienean PSOEk eta Unidas Podemosek "Gizarte Segurantzaren lege orokorrean pentsioen balio handitzea" jasoko dutela, eta "2013ko pentsioen erreforma bertan behera" utziko dutela.

CCOOren buruak espero du gobernu berriak "Gizarte Segurantzaren diru-sarreren egitura osoa" hobetzeko elkarrizketa eremua irekiko duela, eta Estatuaren ekarpenak bermatuko dituela "pentsioen kalitateari eusteko".

"Testuinguru horretan, guzti hori posible dela dirudien heinean, ez da oso ondo ulertzen pentsioen aldarrikapena zutabe duen greba orokorra deitzea", adierazi du CCOOren idazkari nagusiak. Gainera, mobilizazio horrek "Euskadiko pentsiodunen mugimenduen arteko gatazka" sortuko duela iritzi dio.

Sordok uste du "premiazkoa" dela Gobernu berria osatzea. Gobernu horrek 2012ko eta 2010eko lan erreformak aldatuko dituen legedia sustatzea espero du, "bestela" sindikatuek "mobilizazio eszenatokia" aurreikusten dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Grebak Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak CCOO