Ekonomia -

Automobilgintza

CIE Automotivek Somaschini erosi du 77,1 milioi euroren truke

EAEko taldeak engranaje sistemen fabrikazioan espezializatutako italiar enpresaren kapital sozial guztia bereganatu du.

Taldearen kapital sozial osoa eskuratzeari ekin dio. Argazkia: Pixabay
Aparkaleku bertikal baten argazkia
Taldearen kapital sozial osoa eskuratzeari ekin dio. Argazkia: Pixabay

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CIE Automotive autogintzako osagaien fabrikatzaileak Somaschini Italiako taldea erosi duela jakinarazi dio Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari (CNMV). Horren esanetan, 77,1 milioi euroren truke eskuratu du.

Automobilgintzako EAEko taldeak azaldu duenez, "Somaschini italiar nazionalitateko taldearen kapital sozial osoaren erosketa osatu du". Taldea engranaje sistemen fabrikazioan espezializatua dago.

Guztira 77,1 milioi euro erabili ditu horretarako, horrelako operazioetan egin ohi diren doikuntzen ostean, CIE Automotiveren esanetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Automobilgintzari buruzko albisteak