Ekonomia -

Lan-istripua

CCOOk uste du Braseli enpresako lan-istripuaren atzean 'zerbait' ezkutatzen dela

Kasua aztertzera joan denean, enpresak ez dio CCOOko delegatuetako bati enpresa barrura sartzen utzi.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CCOOk Lantarongo Braseli Tubos enpresan lanean hildako langilearen kasuaren atzean "zerbait" ezkutatzen den susmoa du. Izan ere, enpresak ez dio CCOOko delegatuetako bati kasua aztertzeko enpresa barrura sartzen utzi.

Horrela salatu du CCOOko Lan Osasun saileko komunikazio arduradun Alfonso Riosek, lan-istripua salatzeko SEAn egin duten kontzentrazio batean zeudela.

Osalanek emandako datuen arabera, istripua izan duen langileak lepoan eta besoan mina sentitzen hasi zen. Mina zuela ikusita, enpresatik Miranda de Ebroko mutuara eraman zuten. Bertan hil zen gizona.

Sindikatuetako batzuk uste zuten bezala, Osalanek ez du esan gizonak enpresan bertan golperik hartu ote zuen, izan ere, ez dute inongo golperen "zantzurik" aurkitu. Momentuz beraz, CCOOko Lan Osasun arduradunak adierazi bezala, sindikatua autopsiaren zain dago, hein horretan jakingo dute eta istripu traumatikoa izan den edo ez.

Bestalde, enpresaren jarrera nahiko "susmagarria" dela azpimarratu dute. Izan ere, CCOOko delegatuetako bat kasua aztertzera zihoala, ez diote enpresa barrura sartzen utzi.

"Uste dugu enpresak zerbait ezkutatzen duela, baina ez dugu hori egiaztatzen duen elementurik". Lankideari enpresa barrura sartzen ez uztea "susmagarria" da, gehitu du Riosek.

Horren harira eta kasua zehatzago aztertzeko, Lan Ikuskatzaileei hildako langilearen tokian bideo kamera bat zegoela azaldu diete.

Bukatzeko, Mercedes enpresako komiteko kideak Gasteizen bildu dira Gestamp Bizkaian lan egiten zuen hildakoaren familia eta lagunei euren elkartasuna erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Araba Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak