Ekonomia -
Irailean bozkatuko da
'Banatuz' Kutxako plataformak bat-egitearen aurka egingo du
'Gauzak horrela jarraitzekotan' aurkako botoa emango du 'Banatuz' plataformak.
Erredakzioa
''Banatuz'' Kutxako bezero plataformaren iritziz, gizarte-ekintza "gillotinatu" egingo dute, EAEko hiru kutxen bat-etigearen ondorioz.Plataformak sinadura bilketa antolatu du Kutxa banku bihurtzearen aurka eta Gizarte eredua gordetzearen alde.
''Banatuz''ek ez du posturik Kutxako Administrazio Batzordean, baina bigarren indarra da bezeroen izenean (Kutxako Batzarrean).
Luis Baringarrementeria plataformaren bozeramaileak eztabaida aldarrikatu du eta bat-egiteak ekarriko dituen ondorioen aurrean bere kezka agertu du.
Irailean, EAEko kutxetako hiru biltzar orokorrek bat-egitea lortzeko egitasmoa babestu beharko dute. BBKk eta Vitalek bat-egitearen alde egingo dute, EAJren, PSEren eta PPren botoekin nahikoa izango baita proiektua aurrera ateratzeko.
Kutxan, berriz, biltzarra oso zatituta dago: EAJk, PSEk eta PPk 43 ordezkari dituzte. Ondorioz, gainerako talderen baten babesa beharko dute bat-egitea onartzeko.
Banatuzek 12 ordezkari ditu Kutxako biltzarrean. Hala ere, "gauzak horrela jarraitzekotan" aurkako botoa emango dutela iragarri du gaur Barinagarrementeriak.