Ekonomia -

Turismoa

Euskadira iritsitako turisten kopuruak % 3,7 egin du gora 2019an

EAEn, 2019an, 3,1 milioi turistaren sarrerak erregistratu zituzten; horiek 6,2 milioi gau eman zituzten. Bi kasuetan, datuak % 3,7 hazi dira, 2018koekin alderatuta.

2019an, aurreko urtean baino turista gehiago heldu ziren EAEra. EiTBren bideo bateko argazkia.
2019an, aurreko urtean baino turista gehiago heldu ziren EAEra. EiTBren bideo bateko argazkia.
2019an, aurreko urtean baino turista gehiago heldu ziren EAEra. EiTBren bideo bateko argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

3.184.904 milioi turista sartu ziren Euskadira 2019an, hau da, 2018an baino 113.774 gehiago, eta turista horiek 6.265.610 gau eman zituzten EAEn, aurreko urtean baino 225.087 gehiago. 2018ko datuekin alderatuta, EUSTAT Euskal Estatistika Erakundearen arabera, % 3,7ko gorakada izan da, bi kasuetan.

Lurraldeka, turisten sarrerak % 6,3 igo ziren Gipuzkoan, eta % 3,7 Bizkaian. Araban, aldiz, % 3,4 egin zuten behera, EUSTATek zehaztu duenez.

Egonaldiaren iraupena 1,97 egunekoa izan da 2019an, aurreko urteko datuari eutsita, eta betetze-mailak % 0,6 egin du gora, guztira % 57,4koa izan baita.

Euskadiko hoteletan eguneko batez besteko prezioa 93,4 eurokoa izan zen, hau da, 2018an baino % 3,2 gehiago. Gaueko egonaldien batez besteko prezioa 72,4 eurokoa izan zen Araban (% 1 egin zuen gora), 85,8 eurokoa izan zen Bizkaian (% 2,7ko gorakada), eta 109,7 eurokoa (% 3,7 garestiago), berriz, Gipuzkoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Turismoa Euskadi albisteak EAE albisteak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Eustat