Ekonomia -

Lan-istripuak

Zortzi langile hil dira 2020ko urtarrilean Euskal Herrian

Asteazken honetan bi garraiolari hil dira zama-lanak egiten ari zirela, bata Arcelorrek Olaberrian duen lantegian eta bestea Sunbillan.  

Lan-istripuak salatzeko elkarretaratze bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Lan-istripuak salatzeko elkarretaratze bat.
Lan-istripuak salatzeko elkarretaratze bat. ETBko bideo batetik hartutako irudia

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi langile hil dira asteazken honetan Arcelor enpresak Olaberrian duen lantegian eta Sunbillan izan diren lan-istripuetan. Hortaz, urtea hasi zenetik zortzi behargin hil dira Euskal Herrian.  

LAB sindikatuak azaldu duenez, Arcelorreko ezbeharrean 52 urteko garraiolari bat zendu da zama-lanak egiten ari zela kamioiak azpian harrapatuta.  

Zentralak gogora ekarri du 2013an beste langile bat hil zela lantegi horretan antzeko istripua jasan eta gero. Gauzak horrela, LABek lan-istripuen kontra mobilizatzeko deia luzatu die langileei eta herritarrei.  

Ildo beretik, ELA sindikatuak azpimarratu du urtero Euskal Herrian 50 langile baino gehiago hiltzen direla eta arazo larri horri irtenbidea emateko lantokietan antolatzeko beharra azpimarratu du.

Horrez gain, laneko arriskuen prebentziorako araudia urratzen duten enpresekin zorrotz jokatzeko eta kontrol neurriak hartzeko exijitu dio ELAk Eusko Jaurlaritzari.

Bestalde, Arcelor Mittaleko langile-batzordeak 24 orduko greba egingo du lan-istripua salatzeko. Lanuztea gaur gaueko 22:00etatik ostegun gaueko 22:00etara bitartean egingo dute.

Halaber, UGT sindikatuak zehaztu du lantegiaren aurrean elkarretaratzea egingo dutela 12:00etatik 14:00etara.

Sunbillan 52 urteko behargin bat hil da kamioi bat egurrez betetzen ari zenean. Biktima Doneztebeko bizilaguna zen.

Foruzaingoak ikerketa bat jarri du abian ezbeharra nola gertatu den argitzeko.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lan-istripuak Gipuzkoa Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak