Itxi

2020/01/25

19:00

Ekonomia

Greba U30

U30eko deitzaileak: "Jaurlaritzak milaka langileri greba-eskubidea kendu die"

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Urtarrilaren 30erako Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak "gehiegizkoak" direla deritzote greba orokorra deitu duten sindikatuek.

  • ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, Etxalde eta EHNE sindikatuek urtarrilak 30erako deitutako greba

    ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, Etxalde eta EHNE sindikatuek urtarrilak 30erako deitutako greba

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Milaka langileri grebarako eskubidea kendu izana" leporatu diote Eusko Jaurlaritzari ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru, Etxalde eta EHNE sindikatuek, urtarrilaren 30erako Hego Euskal Herrian deituta dagoen greba orokorraren harira Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak "gehiegizkoak" direla iritzita.

Lana eta Gizarte Gaietarako Sailak kaleratutako agindua bertan behera uzteko eskatu diote aipatutako sindikatuek Jaurlaritzari, "gehiegizko zerbitzuek urratzen baitute langileen grebarako eskubidea", ohar baten bidez azaldu dutenez.

"Patronalarekin eta Estatuko Gobernuarekin erosoago sentitzen da Jaurlaritza", kritikatu dute, "eta herrialde honetan pairatzen ditugun pentsio txiroen, lan-prekarietatearen eta pobreziaren aurrean, beste alde batera begiratuta". "Gehiegizko zerbitzu minimoek greba ahultzea dute helburu", ondorioztatu dute.

Grebarekin bat egiteko deiak

Bestalde, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak datorren urtarrilaren 30erako deitu duen greba orokorra babesteko deia egin du, gaur, Sortu alderdiak, Bilbon egin duen agerraldian.

Gainera, 30-40 lagunek ostatutako talde batek hainbat gurpil jarri ditu AP-1 errepidearen 113. kilometroan, Legutio parean, eta su eman diete. Hori dela eta, Ertzaintzak ibilgailuen zirkulazioa geldiarazi behar izan du bi noranzkoetan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, urtarrilaren 30erako Eskubide Sozialen Kartak ELA, LAB, Steilas eta beste hainbat kolektiboren babesarekin deitutako greba ren aldeko paskinak agertu dira

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;