Ekonomia -

Elkarrizketa ETBn

Garitanok dio ez dutela bat-egitea gelditu nahi, baldintzatu baizik

Gipukoako ahaldun nagusiak ez du nahi, hala ere, bat-egite prozesua bizkortzea "Gipuzkoako Aldundiari dagokion ordezkaritza eman arte".

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, elkarrizketan. Argazkia: EITB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, elkarrizketan.
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, elkarrizketan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du Bildu ez dagoela hiru euskal kutxen bat-egitearen kontra, bankarizazioaren kontra baizik, horrekin "izaera" galduko luketelako.

ETBn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, ez daude BBKren, Kutxaren eta Vitalen bat-egitearen aurka, baina ez dute gogoko bankarizazioa, "gustuko ez dugun sektore ekonomiko pribatu baten esku eror daitezkeelako".

Gipuzkoako ahaldun nagusiak argi adierazi du ez dutela bat-egite prozesua gelditu nahi, haien asmoa baldintzatzea dela esan du kutxek haien izaera gal ez dezaten, "beharrezkoa baita euskal finantza sistemari eustea, are gehiago krisi garaiotan".

Garitanok uste du oraindik badutela aukera "kutxa berria Burtsara ez ateratzeko", hori dela eta, "iruzurra" iritzi dio kutxen bat-egitea azkartzea "Gipuzkoako Aldundiari dagokion ordezkaritza eman arte".

Izan ere, Aldundiak Kutxako asanbladan duen ordezkaritza aurreko Foru gobernuarena da, EAJrena eta Hamaikabatena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea