Politika -

Euskal kutxak

Bildu egotekotan bat-egitea babestea 'pentsatuko' duela esan du PPk

"Atzo arte enpresaburuei xantaia egitea txalotu dutenak" gaur "euren kontu korronteetara sarbidea izateak" beldurtzen duela adierazi du.

Antonio Basagoiti, elkarrizketaren une batean. Irudia: EITB
Antonio Basagoiti, elkarrizketaren une batean. Irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPren presidenteak ohartarazi duenez, Bildu kutxen bat-egitearen ondorengo erakundean badago "hiruko" bat-egitea babestea pentsatuko du.

Basagoitiren esanetan, "atzo arte enpresaburuei xantaia egitea txalotu dutenak" gaur "euren kontu korronteetara sarbidea izateak" beldurtzen du.

Europa Pressek egin dion elkarrizketa batean esan duenez, "printzipioz" bere alderdia BBK, Kutxa eta Vital kutxaren arteko bat-egite hotz baten alde dago; "Euskadin enpresak geratzea" edo "lana emango duten kanpoko batzuk erakartzea" beharrezkoa den "momentu batean". "Oso garrantzitsua da kutxa indartsu, gihartsu bat, ondo kudetuta, izatea ", gaineratu du.

Hala ere, bere alderdikideek "gauza gehiago ikusi" nahi dituztela esan du; esaterako, "nork gidatuko duen kutxa hori, nola, politika tartean sartu gabe, bada ezpada norbait kutxa indartsu bat egitea aukeratu eta gero Botinarena egiten saiatzen den, euskal herritarren kudeatzailea izan beharrean".

Halaber, nabarmendu duenez, "ez du asko laguntzen" Bildu bat-egitearen ondorengo erakundean egotea. "Ez dut hori esaten bakarrik dirua duten pertsonengatik, Espainian ere hazteko ez duelako lagunduko, ezta Europan ere, eta gauza askotarako ere ez du laguntzen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea