Publizitatea
Itxi

2020/02/04

20:20

Ekonomia

Elkarrizketa Sozialaren Mahaia

Industriaren digitalizazioak ekar ditzakeen ondorioak murrizteko akordioa egin dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Duela urtebete sortutako bost lantaldeetan egindako itunak onartu dituzte Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek.  

  • Elkarrizketa Sozialaren Mahaia.

    Elkarrizketa Sozialaren Mahaia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak industria 4.0ra igarotzeko "trantsizio justua" adosteko konpromisoa hartu du. Itun horrek formaziorako programak nahiz kaltetutako langileak babesteko neurriak bilduko ditu.  

Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta CCOO eta UGT sindikatuek osatzen duten foroak bilera egin du astearte honetan Gasteizen.

Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza Maria Jesus San Jose, Arantza Tapia, Beatriz Artolazabal eta Cristina Uriarte sailburuek osatu dute, eta Izaskun Landaida Emakundeko zuzendaria ere izan da haiekin batera.

Enpresarien izenean, Eduardo Zubiaurre Confebaskeko presidenteak hartu du parte batzarrean. Loli Garcia eta Raul Arza CCOO eta UGT sindikatuetako buruzagiak ere izan dira bileran.

Duela urtebete sortutako bost lantaldeetan egindako itunak berretsi eta 2020rako ekintza plana zehaztu dute Elkarrizketa Sozialerako Mahaian.

Besteak beste, industria 4.0rako trantsiziorako oinarriak adostu dituzte, batez ere digitalizazio prozesuari dagokionez.

Industriaren prozesu eraldatzaileak pertsonak erdigunean jarri behar dituela azpimarratu dute, eta digitalizazioak langileengan izan ditzakeen ondorio negatiboak murrizteko neurriak hartzearen alde egin dute.

Errelebo-kontratuaren harira, hausnarketa egin behar dela ondorioztatu dute, azken urteotako esperientziak porrot egin duela aitortuta.

Horrela, bada, ondoko aldaketak proposatu dituzte: adina baldintza izan behar den edo ez aztertzea, langabezia denbora tarte bat egoteko baldintza kentzea, laguntzak handitzea eta prozedurak arintzea.

2020rako ekintza planean, Lanbide Heziketarako eredu propio bat lantzeko oinarriak ezartzea adostu dute.

Laneko segurtasunari dagokionez, laneko arriskuak prebenitzeko ordezkariak gehiago formatzeko planak diseinatuko dituzte, eta ordezkari horien erregistro bat egingo dute.

Berdintasunaren alorrean, negoziazio kolektiboaren bidez lana eta familia kontziliatzeko neurri gehiago hartzeko konpromisoa hartu dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;