Ekonomia -

Finantza krisia Espainian

Espainiako arrisku saria lasaiago dago eta IBEX 35 gorantz hasi da

Europako merkatuetan halere, Burtsak behera egiten ari dira eta arrisku sariak ziztu bizian ari dira gora egiten. Zapatero presidentea eta Salgado ministroa Espainiako egoera aztertzeko bildu dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat ordu gorantz egiten pasa ostean, Espainiako arrisku sariak lasaitasunerako joera hartu du eta saioaren erdian oinarrizko 375 puntutatik 343ra pasa da.

Edozein kasutan, jaitsiera hori 1997tik inoiz izan diren mailarik maximoenak lortu ostean etorri da; goizeko bederatzietan, hau da Burtsaren irekiera orduan, 380 oinarrizko puntu zituen, atzo itxi zutenean baino 25 puntu gehiago, alegia.

Italiako bankuen inguruan sortutako zalantzak argitzerakoan edo Greziako laguntza zehazterakoan Europar Batasunak erakutsi duen ezintasunaren aurren, arrisku sariak etengabeko goranzko joera hartu du Europako hainbat herrialdetan, Grezia, Irlanda eta Portugal kasu.

Espainiak hamar urterako duen bonoaren errentagarritasunari dagokionez, berriz, saioaren erdialdean % 6,050koa izan da eta ordu batzuk lehenago 1997ko abuztutik jasotako zifrarik altuena erregistratu da, % 6,223, alegia.

Burtsa, gorantz

Eguerdi aldean IBEX 35ak, hau da, Espainiako burtsaren adierazgarri nagusiak irekieran izan dituen galerak % 1,74raino jaitsi dira eta galdutako 9.500 puntuak errekuperatu ditu.

Zapatero eta Salgado, bilduta

Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidentea Helena Salgado Ekonomia ministroarekin bilduta dago Espainiako finantza merkatuek bizi duten egoera aztertzeko. Astearte honetan Zapatero Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidentearekin biltzeko hitzordua ere lotuko dute bilera horretan.

Izan ere, azken orduotan Espainiako eta Europako merkatuak "kinkan" jarri dute Batasuneko egoera, nahiz eta azken orduetan egonkortzeko joera hartu duten.

Europako merkatuak

Europako herrialdeetako arrisku sariei dagokienez, Espainiakoak eta Italiakok lasaitu egin dira eguerdi aldean baina Grezian, Portugalen eta Irlandan Euroa indarrean jarri zenetik erregistratu dituzten zifrarik altuenak jasotzen jarraitzen dute egun osoan zehar.

Eguerdian Italiako arrisku saria 312 oinarrizko puntuetara jaitsi da gaur 330 puntutako maximoa jaso ostean. Portugalekoa zertxobait egonkortu da eta Greziakoak eta Irlandakoak goranzko joerarekin jarraitzen dute, 1.428 eta 1.096 puntu historikoekin, hurrenez hurren.

Europako Burtsei dagokienez, berriz, Parisekoa % 2,26 jaitsi da; Frankfurtekoa % 1,98 eta Londresekoa % 1,45, beraz, mozketa handiekin jarraitzen dute. Milanen % 0,05 jaitsi da eta Portugalekoa % 3.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea