Ekonomia -

Energia nuklearra

Garoñako zentrala 2013an ixtea berretsi du Auzitegi Nazionalak

Industria Ministerioak emandako ordenaren aurkako hamaika helegiteei hala erantzun die. Bi jarrera zeuden horien artean: batzuek 2019ra arteko luzapena eskatzen zuten; beste batzuek, berehala ixtea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Garoñako zentral nuklearraren (Burgos) ustiapena 2013ko uztailaren 6ra arte luzatzeko Gobernuaren erabakia berretsi du gaur Auzitegi Nazionalak . Egun horretan, behin betiko itxiko dute.

Gaur jakinarazitako epaian, administrazioarekiko auzietarako gelaren lehen sekzioak hala erantzun die Industria Ministerioaren aginduaren aurkako hamaika helegiteei. Azken horien artean bi jarrera nabarmentzen ziren: Garoñaren ekimena 2019ra arte luzatzea nahi zuten batzuek, Nuclenor enpresak (zentral nuklearraren jabea) eta Gaztela eta Leoneko Gobernuak, adibidez. Besteek, aldiz, zentrala berehala ixtea eskatzen zute, hala nola, Greenpeacek eta Ekologistak Martxan taldeak.

Martxan dagoen zentral baten ustiapena luzatzeko ez da ingurumean duen eraginaren inguruko azterketa egin behar, magistratuek erabaki dutenez; izan ere, euren aburuz, eztabaidagai den kasuan ez dira zentral berri bat egiteaz ari. Gainera, Industriaren Ministerioaren aldetik "boterearen desbideratze" bat ukatu dute, bidezkoa iruditzen zaielako zentrala berritzeko aukerari buruzko erabaki bat hartzeko Gobernuaren politika energetikoaren aukera jakin batek, energia berriztagarrien sustapenean oinarritua, eragin handia izatea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea