Ekonomia -
Atlantikoa
'Albacora Seis' atunontzia Boli Kostan hondoratu da, ur-ihesa izan ondoren
Nicra-7 armadore bizkaitarraren ontzi bat zen. 29 arrantzaleak beste ontzi batek erreskatatu ditu.
eitb.eus
Albacora Seis Nicra-7 enpresa bizkaitarreko atunontzia 22:40 aldera hondoratu zen larunbatean, Atlantikoan, Abidjanetik (Boli Kosta) 260 milia hegoaldera, ur-ihesa izan ondoren, Faro de Vigo-k aurreratu duenez.
Atunontziak 29 marinel zeramatzan, horietako batzuk galiziarrak; izan ere, basea Vigon zuen hondoratutako ontziak. Itsasontziak Curaçaoko bandera zuen.
Ezbeharra gertatu den unean Calvo konpainiako Montelape ontzia Albacora Seis atunontzitik lau miliara zegoen, eta tripulatzaile guztiak erreskatatzeko denbora izan du. Arrantzale guztiak txalupa batean zain ziren.
Geroago, marinelak Kurtzio-n ontziratu dituzte, armadore bereko beste ontzian.