Ekonomia -

Epe luzerako zorra

Bizkaiko Foru Aldundiari 'bikain altua' berretsi dio Fitch agentziak

Bizkaiko Foru Aldundiko epe luzerako zorraren kalifikazioa berretsi du Fitch arriskua neurtzeko agentziak, eta, ondorioz, "bikain altua" eman dio (AA+), perspektiba egonkorrarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiko epe luzerako zorraren kalifikazioa berretsi du Fitch arriskua neurtzeko agentziak, eta, ondorioz, "bikain altua" eman dio (AA+), perspektiba egonkorrarekin. Atzo, Standard and Poor''s agentziak AA nota jarri zion Bizkaiko Aldundiari.

Ohar batean Fitch agentziak iragarri duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak bigarren notarik onena lortu du "mantendu dituen oinarri ekonomiko sendoengatik" eta zorraren gainean eginiko "presioagatik".

2011 eta 2012. urteetan Bizkaiko diru-sartze fiskalek hobera egingo dutela uste du Fitch agentziak. Bestela, Aldundiak "gastuak murriztu" beharko dituela nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea