Ekonomia -

LAN-GATAZKA

Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek bilera bat eskatu dute Aldundiarekin

Langileek, ELAk ordezkatuta, 234 greba egun bete dituzte.

Zahar-etxeetako langileak. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Zahar-etxeetako langileak
Gipuzkoako zahar etxeetako langileek itxialdia hasi dute Emakumeen Etxean, Donostian

1:02

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greban dauden Gipuzkoako zahar-etxeetako langileek "premiazko" bilera bat aldarrikatu dute Aldundiarekin, besteak beste, Martxoaren 8a dela eta bere adierazpenean "hartutako konpromisoak" bete ditzan.

Gainera, asteazkenean hasitako Emakumeen Etxeko itxialdiarekin jarraituko dutela azaldu dute, haien arabera, jasaten duten "erakundeen tratu txarrekiko babesa" eskatzeko.

Prentsaurrekoan, ELAk ordezkatuta, langileek 234 greba egun bete dituztela ohartarazi dute eta, Aldundiak zerbitzu publikoaren % 90a finantzatzen duela kontuan izanda, "babesgabe eta irainduta" sentitzen direla azaldu dute.

Hori dela eta, bilera batera deitu dute Gipuzkoako Foru Aldundia hainbat gai "premiaz eta berehala" lantzeko. Gai horien artean aurkitzen dira Martxoaren 8ko adierazpenean hartutako konpromisoak: "soldata-arrakalaren erradikalizazioa, zaintze lanak emakumeei uzten dizkien antolakuntza eta Gipuzkoako zahar-etxeetan eskaintzen den zaintza kalitatea".

"Aldundiak badaki zahar-etxeetako langileok % 30eko soldata-arrakala dugula gizonezkoak nagusi diren Aldundiaren beste zerbitzu publiko batzuekin alderatuta; zehazki, kaleen garbiketa. Antzeko prestakuntzarekin guk 6.000 euro gutxiago irabazten ditugu urtean", nabarmendu dute.

Haien arabera, Gipuzkoako Aldundiak "soldata-arrakala ezabatzeko aukera paregabea du, baita kontratu eskasak ezabatzekoa ere". Hori dela eta, bilera eskaera "eraginkorra" izatea espero dute, "gutxienez koherenteak badira Eider Mendoza bozeramaileak adierazitakoarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa ELA Grebak Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Adinekoentzako egoitzak Sindikatuak Lan gatazkak Gipuzkoako Foru Aldundia