Ekonomia -

Burtsa

Espainiako Burtsak % 8 galdu du, petrolio gordinaren prezioaren beherakadak lagunduta

Gainera, petrolio gordinaren prezioa ia % 30 jaitsi da, Saudi Arabiaren eta Errusiaren arteko prezio-gerra dela eta.

Burtsak oso behera egin du saioaren hasieran. Argazkia: EFE.
Burtsak oso behera egin du saioaren hasieran.
Burtsak oso behera egin du saioaren hasieran. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Burtsak % 7,96 egin du behera astelehen honetan, eta 7.708,7 puntuetan kokatu da, alegia, 2016ko uztaileko mailaren parean. Horren arrazoiak izan dira nazioarteko merkatuen atzeraldia, petrolioaren prezioaren beherakada, eta, balizko ekonomia-atzerapena gerta litekeelakoan, koronabirusaren hedapenak eta horri aurre egiteko neurriek eragindako beldurra, kontsultatutako adituen arabera.

Hala, espainiar merkatuan erreferentea den Ibex 35 adierazleak 666,9 puntu galdu ditu, % 7,96, balio guztiak behera eginda. 'Brexit'aren erreferendumetik hona egun batean izandako beherakadarik handiena da. Urtetik urterako galerak % 17,76koak ziren eguerdian.

Espainian, saioaren hasieran, Burtsak % 7 egin du behera, petrolioaren prezioaren beherakadak eta Asiako burtsen jaitsiera handiak baldintzatuta. Europan, Milanek % 11,17 egin du behera, eta Parisek % 8,39; Frankfurtek % 7,94 galdu du, eta Londresek % 7,69. Asian, Tokio % 5,07 jaitsi da.

Wall Streeten, jarduerak bertan behera utzi dituzte, hamabost minutuz; izan ere, adierazleetako bat % 7 jaitsi da, koronabirusaren krisiagatik eta merkatuko prezioen gerragatik. Dow Jones indizeak % 6,87 egin du behera.

Gainera, petrolioaren prezioak ere oso behera egin du, Saudi Arabiaren asmoa prezioak merkatzea baitzen; ekoizpena areagotu dutenez, Brent barrilaren zenbatekoa % 22 ari zen jaisten, eta 35,5 dolarrekoa zen; 1991n Golkoko Gerra izan zenetik, ez da horrelako beherakadarik izan egun batean.  

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Espainia argazkiak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Burtsa Saudi Arabia