Ekonomia -

COVID-19

Hezkuntzako eta EHUko garbitzaileak lanera itzuli dira "derrigortuta"

Koronabirusa dela eta, "% 100eko" zerbitzu minimoak ezarri dituzte, baina garbitzaileek greba bertan behera utziko ez dutela argitu dute.

Koronabirusa dela eta, "% 100eko" zerbitzu minimoak ezarri dituzte. EiTB
Koronabirusa dela eta, "% 100eko" zerbitzu minimoak ezarri dituzte.
Koronabirusa dela eta, "% 100eko" zerbitzu minimoak ezarri dituzte. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntza Sailaren eta EHUren zentroetan garbiketarako azpikontratatuak lanpostuetara itzuli dira "egoerak behartuta" eta "% 100eko" gutxieneko zerbitzuak ezarri dizkiete, koronabirusa dela eta. Hala ere, garbitzaileek ez dute greba bertan behera utziko eta lan gatazkak "bere horretan jarraituko du", langileen aburuz.

ELA, LAB, ESK eta CCOO sindikatuek martxoaren 2an hasi zen 5 asteko greba antolatu zuten, 2014tik berritu gabe zegoen lan-hitzarmenaren negoziazioa aldarrikatzeko.

Gaur goizean, Bilboko Eusko Jaurlaritzako egoitzaren aurrean egindako elkarretaratzean, sindikatuetako ordezkariek Lan Sailak ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte. Horrek, praktikan, langile horiek "greba eskubiderik gabe uztea" esan nahi duela azpimarratu dute.

Haien ustez, Eusko Jaurlaritzak osasunerako hain arriskutsua dela adierazten badu, "egokiena ikastetxeak ixteko agindua ematea da", dena den, "erantzukizunaren pisua betiko pertsona berberen gainean jartzea erabaki du: garbitzaileen gainean", deitoratu dute.

Deialdia antolatu duten sindikatuek adierazi dutenez, "haserre eta etsipenarekin, baina erantzukizunez" hartu dute gutxieneko zerbitzuen agindua, eta, beraz, langileak gaur itzuliko dira beren lanpostuetara.

"Erantzukizunez lan egingo dugu, egoerak horretara behartzen gaituelako. Gure lana egingo dugu, baina gatazka mantendu egingo da. Aurrerago, egoerak nola egiten  duen aurrera baloratuko dugu. Greba berriro deitzea beharrezkoa bada eta egoerak hala ahalbidetzen badu, gatazkak eta lanuzteak jarraitu egingo dute", adierazi du Itsasne Nuñez LABeko ordezkariak.

Langileek argi utzi dute "greba amaitzeko, akordio bat behar dela".

"% 100eko gutxieneko zerbitzua deitzea ezohiko egoera bat da", "eufemismoa" bat, "ez baitira gutxieneko zerbitzuak, maximoak baizik" azaldu du sindikalistak. "Langile guztiak lanaldi osoan lan egitera behartuta daude, langileen % 100a kontratatutako orduen % 100a" salatu du Nuñezek.

Enpresa azpikontratatuei, Hezkuntza sailari eta Euskal Herriko Unibertsitateari "arduraz" jokatzeko exijitu diete sindikatuek, eta "hezkuntza komunitatearentzat funtsezkoa den kolektibo baten aldarrikapenei" erantzutea eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza ELA LAB EHU Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Gaixotasunak Gizartea Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Lan gatazkak Koronabirusa ESK