Ekonomia -

Lan-harremanetarako Kontseilua

BPG % 2,6tik gora hazten ez den bitartean langabezia ez da murriztuko

Hala ere, BPGren % 1,2 inguruko hazkundea beharko litzateke lana duten pertsonen kopuruak gora egin dezan. Lan-gatazkak areagotu egin direla esan du Lan-harremanetarako Kontseiluak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekonomia % 2,6tik gora hazten ez den bitartean langabezia-tasa ez da murriztuko, Tomas Arrieta Lan-harremanetarako Kontseiluko presidenteak gaur iragarri duenez.

Lan Harremanetarako Kontseiluak 2010ari dagokion txosten sozio-laborala aurkeztu du gaur eta horren arabera, gure ekonomia ez da enplegua sortzeko adina haziko.

Azkeneko 25 urteetako errealitate ekonomikoa aztertu eta gero, Lan Harremanen Kontseiluak dio Barne Produktu Gordinaren % 1,2 inguruko hazkundea beharko litzatekeela lana duten pertsonen kopuruak gora egin dezan.

Horrela, aurten Barne Produktu Gordina Euskadin % 1,2 baino ez da igoko. Hala ere, indize hori gaindituta lanpetuen kopuruak gora egin dezakeela uste du erakundeak.

Egoera horrekin, lan-gatazkak areagotu egin dira. Iaz ia 179.519 lanuzte egun izan ziren.

Enpresen % 67,5k, berriz, berritu gabe dute lan-hitzarmena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea