Ekonomia -
Epaia
Espainiako bitarteko langileen kontratuak betikotzearen aurka egin du Europak
Langile horien kontratuak "mugagabe ez-finko" bihurtzea edo kaleratzeagatiko kalte-ordaina ordaintzea proposatu du Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak.
Agentziak | Erredakzioa
Espainiako Administrazio publikoan aldi baterako kontratuak pilatzearen aurka egin du ostegun honetan Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak (EBJA), eta tokian tokiko auzitegiek mota horretako kontratuen gehiegizko erabilerarekin amaitzeko "neurri eraginkorrak" aurkitu behar dituztela adierazi du. Testuinguru horretan, kontratuak "mugagabe ez-finko" bihurtzea edo kaleratzeagatiko kalte-ordaina ordaintzea proposatu du.
Epaiak, Madrilgo osasungintzan aldi baterako kontratuak kateatzeari buruzko epaitu aurreko arazoei erantzuten die. Zehazki, Europak ebazten du iraupen jakineko kontratua duen langile publiko batek kontratua pilatzeak ez duela esan nahi haren lan-egoera ezin denik abusuzkotzat jo.
Hala, epai horren arabera, "langile publiko batek hitzarmen horiek sinatu edo berritu izanak ez du abusuzko izaerarik kentzen" eta "ez dakar iraupen jakineko lanari buruzko Esparru Akordioa behargin publiko horren egoeran aplikagarria ez izatea".
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak nabarmendu duenez, "iraupen jakineko kontratuen edo lan-hitzarmenen pilaketari mugak ezartzea" da epai horren helburua, eta premisa honetan oinarritzen da: "Langilea abusuzko erabilera baten biktima izan daiteke (...), lan-hitzerman horiek askatasunez sinatu eta berritzen dituen arren".
Egoera horri aurre egiteko asmoz, Europar Batasuneko estatuek "iraupen mugatuko lan-kontratuak gehiegikeriaz erabiltzea saihesteko eta, hala badagokio, zigortzeko beste neurri eraginkor bat" izan behar dutela gaineratu du EBJAk.
Horrela, estatu bakoitzeko auzitegiei dagokie "erabakitzea" gisa horretako lanpostuak behin betiko betetzeko hautaketa-prozesuak antolatzea edo ez, enplegatu publiko horiek "mugagabe ez-finko" bihurtzea edota enplegatu publiko horiei "bidegabeko kaleratzeen kasuan ordaindutakoaren pareko" kalte-ordaina ematea "neurri egokiak" diren, aldi baterako kontratuak “gehiegikeriaz erabiltzea saihesteko eta, hala badagokio, zigortzeko".
Auzia Europara igorri duten epaitegien arabera, "Espainiako osasun publikoan egiturazko arazo bat dago", eta, horren ondorioz, "aldi baterako langile publikoen ehuneko handi bati ez zaio betetzen langile horiek aldi baterako okupatutako plazak modu iraunkorrean hornitzeko legezko betebeharra".